martes, 19 de mayo de 2009

Benjamin Atutxari

Arrotza naiz
zuretzako
ez dut baliorik,
ikasle bat gehiago izatea nahiko nuke
baina ez didazu uzten.
Nire gurasoak triste daude,
negarti,
amorru biziz,
beste eskola batetara bidaltzen nauzuelako
eta beraiek ez dute nahi.
Niri ez zait inporta,
ez dudalako ulertzen,
pozik bizi naizelako.
Autista naiz
zuretzako
ez dut baliorik,
ikasle bat gehiago izatea nahiko nuke
baina ez didazu uzten.
Non gelditu dira integrazioa,
normalizazioa,
inklusibitatea?
Gela itxian pozik egongo naiz,
ondo tratatuko naute
baina nire gurasoek betiko eskola nahi dute,
eskola publikoa,
eskola publikoan sinisten dutelako,
orain arte,
orain arte beraien nahiak errespetatu duzuelako,
baina oso garesti irtetzen naiz nonbait,
eta hori nagoen eskolan antolaketa egoki bat proposatu zutela,
baina kudeaketa pribatua izan behar da,
murritzailea,
baliabideen optimizazioa deitzen diozu.
Ikasle bat geihago izatea nahiko nuke
eta nire gurasoak pozik ikusi,
baina ez da posible izango
zure lana ondo bete duzulako
parametro neoliberaletan oinarritu zarelako.
Zorionak zure lanagatik!
Orain zure saria legebilzarkide,
nirea aldiz gurasoak,
adoretsuak,
langileak,
nigan sinisten dutenak.

Eduardo Uribe ( Elgoibarko Herri eskolako irakaslea )

martes, 12 de mayo de 2009